Lehiaketa eitb.eus-en
Donostiako seniorrak, Talent Txouako lehen irabazleak!
A.A.
EiTB
'Euskal Herria Zuzenean' saioko lehiaketa berrian, 345 boto eskuratu dituzte gimnasia erritmikoa egiten duten artistek.
Donostiako seniorrak izan dira 'Euskal Herria Zuzenean' saioko Talent Txoua lehiaketako lehen irabazleak. 345 boto eskuratu dituzte aste betean eta atzean utzi dituzte beste hiru aurkariak.
Bigarren postuan gelditu da Izaro Andres Mallabiako kantaria. Hirugarren izan da Aritz Zeberio monoziklista eta laugarren postuan Telmo Trenado magoa.
Astero botazio bat jarriko dugu martxan, Euskal Herriko artista onena bilatzeko bidean. Ostiral goizetan zabalduko dugu botoa emateko aukera, aste horretan Xabin Fernandezek aurkeztuko dizkigun lau abileziaren artean gustukoena aukeratzeko. Eta hurrengo ostegun iluntzera arteko denbora izango dugu bozkatzeko.
Lehen aste honetako irabazleak, beraz, Donostiako seniorrak gimnasia erritmikoa egiten duen taldea izan da. Hauxe da programan aurkeztu zuten ikuskizuna: