Itxi

Kultura agenda

Artea eta zentsura aztergai, aste honetako 'EiTB Kultura'n

A.H.

EITB

Zinebi zine jaialdiaren bezperan, Euskadiko laburmetraiaren ekoizpenak bizi duen egoeraz arituko dira.

'EiTB Kultura' saioa Zentsura At! jaialdian izango da aste honetako. Zentsura mota guztiak salatzeko helburuarekin, artearen munduan eman diren hainbat adibide eskainiko ditu zinema jaialdiak. Duela 30 urte gertatutakoak erakutsiko dira, baita gaur egunekoak ere. Partaideen artean, Fermin Muguruza, Roberto Moso, Las Vulpes, Pedro Olea eta Jose Angel Serrano festibalaren zuzendaria.

Zinebi jaialdiaren atarian, 'EiTB Kultura'k Euskadiko film luzeen ekoizpenak duen osasun ezin hobea izango du hizpide. Horretarako, lau zinegile euskaldunekin izango dira solasean: Asier Altuna, Borja Cobeaga, Izibeñe Oñederra eta Aritz Moreno. Lau zinemagileek argi dute film laburrak egiten jarraitu nahi dutela, nahiz eta batzuek film luzeen mundura salto egin duten. Aurtengo 'Kimuak' programak lauren lanak bildu ditu.

Horrez gain, zine estreinaldiei begira jarriko da aste honetako saioa, eta Woody Allenen azken pelikulari erreparatuko dio: Blue Jasmine. Javier Aguirresarobe izan da argazki-zuzendaria. Bestalde, disko berriak eta datorren asteko dantza, antzerki eta musika ikuskizunen errepasoa egingo dute.

'EiTB Kultura' asteazken gauean izaten da ikusgai ETB1en, eta, ostegunean, ETB2n.

Informazio gehiago (1)