Itxi

EiTB Kultura

Gatazketako biktima izan diren emakumeak, 'EiTB Kultura' saioan

A.E.

EiTB

Arteak batzen dituen belaunaldi ezberdinetako emakumeak izango dira saioaren bigarren erreportajearen gaia.

'Nada tras la puerta'. Argazkia: Centro Dramático nacional

Nada tras la puerta, gatazketako biktima protagonista dituen bost emakumeren istorioak biltzen dituen antzezlana, estreinatu da Euskal Herrian. Poesia darabil antzezlanak historia horiek kontatzeko. 'EiTB Kultura - Transit' saioan Mikel Gomez de Segura zuzendariarekin hitz egingo dute. Horrelako lanen bidez, giza eskubideen bortxaketen aurrean dugun babesa gainditzera eta gogoeta egitera gonbidatzen gaitu Gomez de Segurak.

Zentro Dramatiko Nazionalak eta Traspaso K talde gasteiztarrak ekoitzi dute antzerki-lana. Madrilen estreinatu zen, eta oihartzun handia izan zuen. Datorren larunbatean, azaroaren 23an, Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia itxiko du.

'EiTB Kultura'k, halaber, arteak oro har eta Gure Artea 2013 sariek batu dituzten belaunaldi ezberdinetako emakumeak aurkeztuko dizkigu. Ana Laura Alaez eta June Crespo artistak eta Adelina Moya arte irakasle eta historialaria dira emakume horiek.

Saioa hainbat zine, dantza eta musika proposamenekin osatuko dute. Kauta eta Xabi Aburruzagaren diskoen berri emateaz gain, Bime topaketa eta Barricada eta Manelen kontzertuak errepasatuko dituzte.

'EiTB Kultura' asteazken gauetan izaten da ikusgai ETB1en eta ostegunetan ETB2n.

Informazio gehiago (1)