Itxi

Kultur agenda

Ikus-entzunezko artxiboa, historia eta Tabakalera, 'EiTB Kultura'n

A.H.

EITB

Saioak, gainera, aste honetako zine estreinaldiak errepasatuko ditu, eta musika eta antzerki proposamen interesgarriak proposatuko ditu.

Tabakalerak ikus-entzunezko artxiboaren inguruko tailer, hitzaldi eta emanaldiak antolatu ditu hilabete honetan zehar. Besteak beste, ikus-entzunezko artxiboek historiaren berridazketan izan duten garrantzia landu dute. Ideia eta gai guzti horien inguruan arituko dira aste honetako 'EiTB Kultura' saioan.

Izan ere, ikus-entzunezko artxiboa izango da kultura garaikideko zetro honen oinarrietako bat, eta datorren urtean irekiko ditu ateak. Eraikinaren lanak azkeneko fasean daude, baina bitartean, behin behineko egoitza batean daude lanean. Bertan, aurtengo egitaraua jarri dute martxan.

'EiTB Kultura'k, gainera, aste honetako zinema estreinaldiak errepasatuko ditu, horien artean, David O. Russell zinemagilearen La gran estafa americana, eta Roman Polanskiren eta Kenneth Branaghen azken lanak: La venus de las pieles eta Jack Ryan: Operación sombra. Gainera, Al encuentro de Mr Barks filmaz arituko dira; Walt Disneyk Mary Poppins eleberria zinera eramateko eskubideak lortzeko ahaleginak azaltzen ditu.

Amaitzeko, hainbat musika eta antzerki proposamen aipatuko dituzte, eta Kutxa Kultur Hiria kubora bisita egingo dute. Bertan, Donostiako artista eta musikariak biltzeko ekimena abiatu dute.

'EiTB Kultura' asteazken gauean emitituko da ETB1en eta ostegun gauean ETB2n.

Informazio gehiago (1)