Itxi

Aste honetan

Cristina Iglesias artistarekin, gaur, 'EiTB Kultura-Transit' saioan

A.H.

EITB

Egun batzuk barru Toledon aurkeztuko du bere obra publikorik handiena.

EiTB Kultura-Transit. Argazkia: EiTB

'EiTB Kultura-Transit' saioa Cristina Iglesias eskultorearekin izango da aste honetan. Egun batzuk barru aurkeztuko du Toledon bere obra publikorik handiena: Tres aguas: El acuífero de Toledo. Hirian zehar, ura protagonista duen ibilbidea proposatzen du instalakuntza honek, eta Greco artistaren heriotzaren laugarren mendeurrena ospatzeko antolatu duten ekitaldi programaren barruan aurkeztuko da.

Nazioartean mugitu den artista honen ibilbidearen errepasoa egingo du ETBko kultur saioak. Bere lanaren ezaugarri nagusiak azalduko ditu eta munduan barrena egin dituen obren inguruan arituko da solasean.

Horrez gain, musika eta zinearekin harreman zuzena duten gaiak jorratuko ditu 'EiTB Kultura-Transit'ek: Donostiako Giza Eskubideen Aldeko Zine Jaialdia; Noé, Crónicas diplomáticas, El desconocido del lago eta Una noche filmen estreinaldia, eta Damba, Korrontzi, Jorge Drexler eta We are Scientists musika taldeen kontzertuak.

'EiTB Kultura-Transit' gaur gauean emitituko da ETB1en eta ETB2n.