ETB1en eta ETB2n
Artista euskaldunen esperientzia txinatarra 'EiTB Kultura' saioan
A.H.
EITB
Gaztea Cover-en azkeneko bertsioa ere eskainiko dute John Berkhout taldearen eskutik.
'EiTB Kultura-Transit' saioak Txinara goaz ekimena ezagutuko du aste honetan. Proiektuak bost urte daramatza martxan eta 33 artista euskaldun eraman ditu Txinara Etxepare Institutuko eta UPV/EHU Unibertsitateko beka batekin. Artista horien bizitza eta lanean eragin handia izan du bidaiak, eta gizarte txinatarraren hainbat erretratu sortu dituzte formatu ezberdinetan.
ETBko kultur saioak Iñigo Salaberriaren Shunbai Lu 318 dokumentala eta Koldo Almandozen Zergatik egiten dute hegan txinatarrek? filma erakutsiko ditu. Ikus-entzunezko bi lanek Judas Arrieta artista gipuzkoarraren lankidetza jaso dute. Arrieta zortzi urtez bizi izan da Txinan eta bera dugu Txinara goaz proiektuaren arduraduna.
Horrez gain, Gaztea Cover ekimenaren azkeneko bertsioa ezagutuko du 'EiTB Kultura-Transit' saioak. John Berkhout Oiartzungo taldeak Pharrel Williamsen 'Happy' abestiaren bertsioa egingo du.
Amaitzeko, asteko zine estreinaldiak, kontzertuak eta erakusketak errepasatuko ditu saioak.
'EiTB Kultura-Transit' ostegun gauean emitituko da ETB1en eta ETB2n.