ETB1 eta ETB2
Durangoko Azokari buruz, 'EiTB Kultura' saioan
A.A.
EiTB
Euskal kulturaren topagunean nobedadeak aurkeztuko dituzten hainbat idazle eta musikari elkarrizketatu dituzte.
49. Durangoko Azokak ateak zabaldu bezperan, bertan nobedadeak aurkeztuko dituzten zenbait idazle eta musikari elkarrizketatu ditu 'EiTB Kultura' saioak, azoka egunak nola igaro dituzten eta euren liburu eta diskoen xehetasunak ezagutze aldera.
Besteak beste, Gatibu, Ruper Ordorika, Bernardo Atxaga, Unai Elorriaga, Toti Martinez de Lezea eta KX Proiektuan elkarlanean ari diren Keu Agirretxearekin eta Xabier Iriondorekin egongo dira.
Asteko kultur nobedadeen errepasoa ere egingo du, ohi denez, 'EiTB Kultura' saioak. Neil Youngen Storytone diskoaz arituko da Euskadi Irratiko 'Portobello' irratsaioko Asier Leoz.
Azkenik, ETB1eko emanaldian, Ruber Salazar eta Enrique Garciaren Daisy Cutter animazioko film laburra eskainiko da.
'EiTB Kultura' gaur gauean izango da ikusgai ETB1en eta ETB2n, eta ostiral bazkalostean, 'Gaur Egun' albistegiaren ostean, ETB1en.