ETB1en eta ETB2n
Tributo taldeak protagonista, gaur, 'EiTB Kultura-Transit' saioan
EITB
Anchung Babies (U2 italiarrak), Espaloian (Itoizen tributoa) eta Pink Tones (Pink Floyden tributoa), aste honetako saioan izango dira.
Tributo taldeak oso modan daude egunotan musika munduan. Geroz eta talde gehiago daude, eta presentzia handia dute kontzertu aretoetan. Talde mitikoen bertsioak egiten dituzte, eta talde ezagunen musikaren indarrari omen eginez, zuzenekoetara eramaten dituzte euren abestirik onenak. 'EiTB Kultura-Transit' saioa talde horietako batzuekin izango da ostegun honetan.
Batetik, Achtung Babies, U2 taldearen bertsio italiarra, ezagutuko dute; Bonoren taldearen eta diskoetxearen onirizpena dute. Bestetik, Espaloian taldeko kideekin hitz egingo dute; Itoiz taldearen abestiei omenaldia egiteko helburuarekin sortu zen. Hirugarren talde bati ere erreparatuko diote, Pink Floyd taldearen tributo diren Pink Tones; taldeko abeslaria, Alvaro Espinosa bilbotarra, izango dute saioan.
Gainera, aste honetako zinema estreinaldiak (besteak beste, Alma Salvaje eta Nightcraweler) aurreratuko ditu saioak. Amaitzeko, ETB1eko emanaldiak Aritz Moreno zinemagilearen film labur saritua eskainiko du: Luis Tosar protagonista duen Cólera, hain zuzen ere.
'EiTB Kultura-Transit' gaur gauean izango da ikusgai, ETB1en eta ETB2n.
ETB2n.