ETB1 eta ETB2
'TMEO' aldizkariaren umore grafikoa, gaur gauean, 'EiTB Kultura'n
EITB
Santi Orue, Iñaki Larrinbe eta Nerea Lekuona margolariak aldizkariaren filosofiaz eta funtzionamenduaz arituko dira solasean.
Aste honetako 'EiTB Kultura-Transit' saioak Euskadiko umore grafikoaren erreferentziazko aldizkaria ezagutuko du. Tmeo aldizkari gasteiztarrak 130. zenbakia argitaratu berri du, lehenengo alearen freskotasun eta lotsagabekeria galdu gabe. Sortu eta 28 urtera, egileek eurek kudeatzen duten aldizkari independentea izaten jarraitzen du. Santi Orue, Iñaki Larrinbe eta Nerea Lakuona margolariek aldizkariaren filosofia eta funtzionamendua azalduko dute 'EiTB Kultura'ko kameren aurrean.
Saioak, gainera, aste honetako zinema estreinaldiak eta musika eta antzerki ikuskizunak errepasatuko ditu. ETB1eko saioaren emanaldiak, bere aldetik, Asier Urbietaren Moldatu film laburra eskainiko du.
'EiTB Kultura-Transit', gaur gauean, ETB1en eta ETB2n.