Itxi

Gaur, ETB1en eta ETB2n

Enrique Solinis gitarra jotzailea, 'EiTB Kultura-Transit' saioan

EITB

Gitarra-jotzaileak zuzentzen duen Euskal Barrokensemble taldeak bigarren diskoa argitaratu du: Euskel antiqua.

Enrique Solinis gitarra-jotzaile barroko ezagunak zuzentzen duen Euskal Barrokensemble talde eklektikoak bigarren diskoa argitaratu du: Euskel antiqua. Gaurko 'EiTB Kultura-Transit' saioak gertutik ezagutuko du lan berri honetan biltzen dituzten doinuen edertasuna.

Colores del sur lehen diskoa argitaratu eta bi urtera, Euskel antiqua lan berriak XV. eta XVI. mendeko euskal musika biltzen du, garaiko musika-tresnekin interpretatuta. Orokorrean, herriko kanta ezberdinek osatzen dute bilduma, horien artean, gaur egun ere kantatzen eta dantzatzen diren abestiak.

Jordi Savallen Alia Vox diskoetxeak ekoitzitako lana da, eta euskal musika herrikoiaren munduko artisten kolaborazioa jaso du; besteak beste, Sabin Bikandi, Mixel eta Maika Etxekopar, eta Leire Berasaluze musikariena.

Amaitzeko, saioak zinema-estreinaldiak eta Getxo Jazz Festivalerako kartela aurreratuko ditu, baita uda honetan ikusgai izango diren erakusketak ere.

'EiTB Kultura-Transit' gaur gauerdian izango da ikusgai ETB1en, eta 01:20an, ETB2n.

1:20an, ETB2n.

Informazio gehiago (1)