Itxi

Gaur, ETB1en eta ETB2n

Gaur izenarekin batutako euskal artisten lana hizpide, 'EiTB Kultura'n

A.H. | EITB

Leer en Castellano

San Telmo museoak antolatutako 'Gaur konstelazioak' erakusketan barrena murgilduko da aste honetako saioa.

Orain 50 urte, 1966an, Gaur izenarekin batutako euskal artisten konstelazioan murgilduko da gaur gauean 'EiTB Kultura Transit'. San Telmo museoak antolatutako 'Gaur konstelazioak' erakusketa gidari, Zumeta, Balerdi, Mendiburu, Oteiza, Chillida, Basterretxea, Sistiaga eta Amable Arias artistek bat egitearen arrazoiak, taldeak eta artistek egindako ekarria eta ondorengo belaunaldietan izandako itzala aztertuko ditu saioak. Gaur taldearen kide izan zen Jose Antonio Sistiaga, erakusketaren komisarioa den Fernando Golvano eta Txomin Badiola artista arituko dira saioan.

Sortzaileak atala Koldo Almandozi eskainiko zaio. Aste honetan estreinatu da Rotterdamgo Nazioarteko Zinema jaialdian zinemagile donostiarraren lehen film luzea. Sipo Phantasma ahots ezberdin eta narrazio ez zuzenetan ardazten da, eta itsas bidaia batean dago girotuta.

'EiTB Kultura' ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en eta ETB2n.

ETB2n.

Informazio gehiago (1)