Itxi

ETB1en eta ETB2n

Tanttakaren 'El florido pensil' antzezlan berritua, 'EiTB Kultura'n

A.H. | EITB

Leer en Castellano

Horrez gain, Donostia 2016k proposatzen duen Time Machine Soup ikuskizuna ezagutuko du saioak.

60 urte atzera egingo du 'EiTB Kultura Transit' saioak El florido pensil antzezlanarekin. Mutilak protagonista zituen antzezlan arrakastatsua estreinatu zela 20 urte bete direnean, ikuspuntua aldatu eta neskak jarri ditu taula gainean Tanttaka konpainiak gerraosteko eskola nazional katolikoan bizitakoak oroitzeko. Hezkuntza zorrotz eta matxista hari umorez begiratuta, antzezten dituzten pertsonaien eta euren bizipen propioak partekatuko dituzte Elena Irureta, Teresa Calo, Loli Astoreka, Gurutze Beitia eta Itziar Lazkano aktoreek.

Time Machine Soup Donostia 2016 ekimenak proposatzen digun ikuskizuna ere aurkeztuko du 'EiTB Kultura Transit' saioak. Zaporeen bidez, eta, batez ere, zopen bidez, denboran atzera egiteko bidaia da. Gastronomia, literatura, arte bisualak, antzerkia, antropologia eta historia nahasten dira ikuskizun honetan.

Amaitzeko, Ladydi Ados Teatroaren azken antzezlanaren estreinaldiaren eta karteleraren berri emango du saioak. Besteak beste, Ave Cesar! Coen anaien filma, El abrazo de la serpiente Oscarretarako izendatu duten lan kolonbiarra eta Anomalis helduentzako lehen mailako animaziozko pelikula aipatuko ditu.

'EiTB Kultura Transit' ostegunetan izaten da ikusgai, ETB1en eta ETB2n.

Informazio gehiago (1)