Kargatzen...
Itxi

Gaur, ETB1en eta ETB2n

Tabakalerako sorkuntza liburutegi berrian barrena, 'EiTB Kultura'n

A.H. | EITB

Leer en Castellano

Horrez gain, K.A. Kultur Alternatiboa plataformaren berri emango du saioak.

Tabakalerako sorkuntza liburutegi ireki berrian, Ubiken, murgilduko da gaur gauean 'EiTB Kultura Transit'. Ikasi, sortu eta gozatu goiburupean, kultura garaikidearen inguruan informazio eta baliabide anitzak gordetzen dituen espazioa deskubrituko du saioak. Teknologia berriaz ikasteko, nork bere bideojokoak sortzeko edota zinema esperimentalaz gozatzeko eskaintzarekin, Tabakaleraren kultura proiektu osoaren sarrera modura jaio da Ubik sorkuntza liburutegia.

Saioak, gainera, K.A. Kultur Alternatiboa plataforma ere aurkeztuko du. Bi hizki horien atzean berrehun musikari, artista zein aktore daude. Itzalpean egon ohi diren artistak argitara atera nahian, K.A. sarea ehun bat ekitaldi egiten ari da Donostia 2016 hiritartasunaren barne: erakusketak, bakarrizketak eta kontzertuak Donostian eta Donostiatik kanpo. Stop War Festibalean, adibidez, ekintza ugari antolatu ditu eszenatoki nagusietatik kanpo.

'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en eta ETB2n.

Informazio gehiago (1)