Itxi

ETB1en eta ETB2n

La Intrusa dantza konpainiaren sorkuntza, 'EiTB Kultura Transit'en

A.H. | EITB

Horrez gain, Nerea Lekuona sortzailearen lana eta Federico Guzman artistaren obra ezagutuko ditu gertutik.

La Intrusa dantza konpainiaren sorkuntzan murgilduko da aste honetan 'EiTB Kultura Transit'. 2015eko Dantza Sari Nazionala irabazi duten Virginia Garcia eta Damian Muñoz dantzari eta koreografo gasteiztarrek 20 urtez landutako sorkuntza garaikideari egingo dio errepasoa. Mud gallery, azal ederreko animaliak ikuskizun berrienetik hasita, eta euren ibilbideko gainontzeko sorkuntzak gogoan, diziplina ezberdinetara zabaldu duten euren dantza garaikidearen gainbegirada eskainiko dute intrusoek.

Beste sortzaile gasteiztar bat, Nerea Lekuona, izango da Sortzaileak atalaren ardatza. Nerea Lekuonak umorea, ironia eta kritika erabiltzen ditu, publizitatearen hizkuntzatik eta hurbil dagoen estetika batekin lotutako obrak sortzeko. Artiumen ari da garatzen bere lan berria, Praxi gunean, bisitarien aurrean.

Eta Federico Guzman artistak San Telmon jarri duen jaima ere bisitatuko du 'EiTB Kultura Transit' saioak. Hau da Donostia 2016ko Hondar artean ekimenaren eszenatoki nagusia. Bertan, hainbat hitzaldi eta mintegi egiten ari dira Mendebaldeko Sahara eta Euskal Herria lotzeko asmoz.

'EiTB Kultura Transit' gaur gauean emitituko da ETB1en eta ETB2n.

n.

Informazio gehiago (1)