Itxi

ETB1en eta ETB2n

Pascal Gaigne konpositorea, gaur gauean, 'EiTB Kultura Transit'en

A.H. | EITB

Konpositoreak bere zine ibilbide profesionala errepasatuko du eta bere lan egiteko moduaz arituko da.

Pascal Gaigneren eskutik, bat egingo dute musikak eta zineak aste honetako 'EiTB Kultura Transit' saioan. Datorren astean iritsiko da zinematara Normandiakoak sortu duen azken soinu bandetako bat: Iciar Bollainen El olivo filmearena. Gainera, Loreak filmarekin lortutako arrakastaren ondoren, Gaignek Moriarti ekoiztetxeko hurrengo proiektuan ere hartuko du parte, eta laster sortuko du egun errodatzen ari den Aundiya pelikularen musika.

Donostiako bere estudioko ateak zabalduta, Pascal Gaignek lan egiteko bere modua erakutsiko du eta zinemarako soinu bandak konposatzen daramatzan 30 urteetan markatu duten filmez mintzatuko da, baita sorkuntza modurik askeenean garatzen duen musika garaikidearen esparruaz ere. Gainera, Jose Mari Goenaga Loreak filmaren zuzendariak bere ikuspuntua emango du musikariaren lanaz.

Donostia 2016ri eskainitako atalak 'Anarchivo Sida' erakusketa izango du ardatz. Ekipo RE taldeak HIESaren kolpeak kultura bisualean izan zuen eragina aurkeztuko dute erakustaldi honetan, bereziki Hego Europari eta Latinoamerikari begira.

'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en eta ETB2n.

ETB2n.