Kargatzen...
Itxi

ETB1en eta ETB2n

Dantzari japoniarrak txalapartaren doinura, gaur, 'EiTB Kultura'n

A.H. | EITB

Leer en Castellano

Saioak, gainera, Dance2gether proiektua, Pedaló filma eta MugMus konpainiaren lana ezagutuko ditu gertutik.

Motoko Hirayama koreografoak eta bere dantzariek Hybrid izeneko fusio ikuskizun berri bat sortu dute, Oreka TX taldearekin batera. Tokion estreinatu ostean, Euskal Herrira etorri dira, eta 'EiTB Kultura Transit' saioan azalduko dute egindako lana.

Nahi duen guztia dantza daitekeela erakutsiko du Dance2gether proiektuak. Alemanian sortu zen, eta duela urte batzuk ezarri zen eskola eta institutuetan. ETBko saioa ikastetxe horietara joango da, proiektuaren nondik norakoak gertutik ezagutzera. Gainera, Donostia 2016 ekimenean egin zuten erakustaldian izango da.

Pedalontzi bat, hiru lagun, kamera atzeko gela bat eta Kantauri itsasoa aurrean. Juan Palacios eibartarraren lehen filma da Pedaló, eta Euskal Zinemaren Irizar saria irabazi du aurten. Abentura dokumentala eta saiakera zinematografikoaren arteko lana da pelikula berezi hau, eta bertan parte hartu dutenekin arituko da aste honetako 'EiTB Kultura Transit' saioa.

Sortzaileak atalak Beñat Ralla eta horrek zuzentzen duen MugMus konpainia izango du hizpide. Esku harriak: Oteizaren (h)aria lan berria aurkeztuko dute Bilbon, BAD (Bilbao Antzerkia Dantza) jaialdian, mugimendua eta musika batuz Oteizaren sormen munduan oinarritutako lana.

'EiTB Kultura Transit' ostegunetan izaten da ikusgai ETB1en eta ETB2n.

trong>

Informazio gehiago (1)