Itxi

ETB1en eta ETB2n

Websailak hizpide, gaur gauean, 'EiTB Kultura Transit' saioan

A.H. | EITB

Leer en Castellano

Horrez gain, Nora Aurrekoetxea eta Laura Ruiz artisten lana ezagutuko du saioak.

Internet fikzioak gogoko dituenen paradisua da, eta websailak, denek desiratzen duten sagarra. Bilbao Web Fest ardatz hartuta, hazten ari den merkatu honetan murgilduko da gaurko 'EiTB Kultura Transit' saioa. Zer dira websailak eta nola ari dira garatzen? Egile, ekoizle eta adituak merkatu honen inguruan arituko dira saioan.

Horrez gain, Nora Aurrekoetxea eta Laura Ruiz artistak aste honetako Sortzaileak ataleko protagonista izango dira. Beraien estudioan izan da 'EiTB Kultura Transit' ikerketa eta esperimentazioa bildu dituen lan-prozesua ezagutzeko. Egunotan Bilbao Arten duten erakusketa, 'Katalepsis', Si vis pacem para bellum proiektuaren barnean dago. Euskal gatazka armatuaren irudikeria aztertu eta etorkizuneko sinbologia berrasmatu dute, orekan eta babesean oinarrituz.

Donostia 2016ri eskainitako atalean, berriz, Adiorik Gabe proiektua. Indarkeriaren biktima guztiei egindako omenaldia da, antzerki eta musikaren bitartez. Mireia Gabilondok, Iñaki Salvadorrek, Teresa Calok eta Joxan Goikoetxeak sortu dituzte omenaldiko piezak.

'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan izaten da ikusgai, ETB1en eta ETB2n.

ETB2n.ETB2n.ETB2n.

Informazio gehiago (1)