Itxi

ETB1en eta ETB2n

'El viaje de Unai' dokumentalaz, gaur, 'EiTB Kultura Transit' saioan

A.E.|EiTB

Leer en Castellano

Andoni Canelaren eta familiaren abentura biltzen duen dokumentalari buruzko erreportajea eskainiko dute.

'El viaje de Unai' dokumentalaren fotograma. Iturria: www.elviajedeunai.com

'EiTB Kultura' saioak' El viaje de Unai dokumentalari buruzko erreportajea eskainiko du gaur gauean. Andoni Canela argazkilari nafarrak kontinente guztietan barrena bidaiatu du, arriskuan dauden animalia basatien arrastoa jarraitzeko. Egindako bidaia luzeena eta bereziena izan zen dokumentalak biltzen duena, bere familia izan baitzuen lagun.

El viaje de Unai abentura horren emaitza da. Unai semeak kontatzen duen bidaia horretan, munduko zoko urrunetara iritsi dira, otso, elefante, bisonte, puma, pinguino eta krokodrilo bila, besteak beste.

'EiTB Kultura Transit' saioak Bardea bisitatuko du Andoni Canela argazkilariarekin. Bertan hasi zen Tuterako argazkilaria naturari argazkiak egiten.

Halaber, Irrizetak Donostia 2016 ekimenaren proiektua ere nabarmenduko du saioak. Irribarrea eragiteko errezetak dira irrizetak, eta bizitza osasuntsuari buruzko 20 esketx bildu dituzte bertan.

Joseba Larratxe (Josevisky) marrazkilari irundarrak bere estudioko ateak ireki dizkio saioari Aingurak komiki bildumaz hitz egiteko. Berak sortu ditu gidoia eta irudiak, eta hilero ale bat Gaztezulo aldizkarian argitaratzen badu ere, udaberrian bilduma osoa eskuragarri izango da. Gainera, Argia astekariaren 'Larrun' gehigarrirako egiten dituen azalei buruz ere arituko dira. Komiki, zinta eta irudi grafikoak izango dira aste honetako Sortzaileak atalaren protagonista.

'EiTB Kultura Transit' 23:30ean izango da ikusgai ETB1en, eta 01:10ean, ETB2n.

ETB2n.ETB2n.

Informazio gehiago (1)