Itxi

Gaur, ETB1en eta ETB2n

'Errementari' pelikularen filmatzea, 'EiTB Kultura Transit' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Paul Urkijoren beldurrezko pelikulari buruz hitz egiteaz gain, Sortzaileak atalean Helena Goñi argazkilaria izango da gonbidatua.

Gaurko 'EiTB Kultura Transit' saioan Errementari pelikularen filmatzea eta Helena Goñi artista gaztea izango dira gai nagusiak. Paul Urkijo euskal zinegile gaztea Errementari beldurrezko pelikularen azken sekuentziak filmatzen ari da. Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian aritu dira Patxi Errementaria euskal mitologiako pertsonaiaren kontakizuna grabatzen.

Haurra zenetik datorkio Paul Urkijori beldurra eta fantasiarekiko zaletasuna. Eta zaletasuna ogibide bihurtu du, geurean genero hau lantzen duen zuzendari bakarrenetakoa da.

Zuzendaria aginduak ematen, efektu digitalen gainbegiralea dena ikuskatzen, eta pertsonak pertsonai bihurtzen ikusi ditugu El Pobaleko burdinolan. 'EiTB Kultura Transit' beraiekin guztiekin egon da.

Sortzaileak atalean,  Helena Goñi izango da gonbidatua. Artista gazteak Behind blue eyes arte-argazki liburua kaleratu du, Género y Figura lehiaketari esker. Bilbotarrak Barakaldoko Baffest lehiaketako lehenengo edizioa irabazi zuen iaz, eta egun bere lanak ikusgai ditu Rekalde aretoan, Tell me how close we are to a riot erakusketan (Martxoak 5a arte). Bere belaunaldiak sentitzen duen etorkizunik eza eta inpotentzia islatu ditu Goñik, argazkietan ez ezik bideoan eta instalazio artistiko batean ere bai.

Hitzordua, gaur gauean, ETB1en 23:35ean eta ETB2n 01:00etan.

.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (2)