ETB1en eta ETB2n
Soinu-mosaikoa proiektuaz, gaur, 'EiTB Kultura Transit' saioan
EiTB
Adimen-urritasuna duten pertsonak musikari bihurtuta ikusteaz gain, Sortzaileak atalean, Elba Martinez, Sandra Cuesta eta Ainize Sarasola izango dira.
Gaurko 'EiTB Kultura Transit' saioak Estatuko 14 orkestrak eginiko esperientzia berezia jasoko du. Adimen-urritasuna duten 300 pertsonek elkarrekin egin dute lan musikariekin obra baten inguruan. Horren ondorioz, kontzertu batzuk eskaintzen hasi dira hainbat hiritan. Euskadi, Nafarroa eta Bilboko Orkestra Sinfonikoek hartu dute parte 'Soinu-mosaikoa' proiektuan.
ETBk gertutik jarraitu du Euskadiko Orkestraren prozesua. Pasa den urtean eginiko tailerrak bisitatu, eta emaitzak ikusi ditugu Kursaaleko kontzertuan. Eta , erreportajeak esperientzia honetan murgilduta dabiltzan pertsona apartak ezagutzeko aukera emango digula azpimarratu behar da.
Sortzaileak atalean, Tabakalerako sorkuntza espazioetan lanean ari diren Elba Martinez, Sandra Cuesta eta Ainize Sarasola artistek beren lan-prozesuaz eta guneak (sorkuntzarako) eskaintzen dituen abantailez hitz egingo digute.
Hitzordua, gaur gauean, ETB1en 23:40an eta ETB2n 00:55ean.
.