ETB1en eta ETB2n
Carmelo Ortiz de Elguearekin, gaur gauean, 'EiTB Kultura Transit'en
A.H. | EITB
Sortzaileak atalak Mikel Gurrea zinemagilearen lana izango du protagonista.
Bilboko Arte Ederren Museoan, Carmelo Ortiz de Elguea artistaren lanaren atzera begirako erakusketak arrakasta handia lortu ondoren, 'EiTB Kultura Transit' saioa haren estudiora joango da. Gasteizko artistarentzat, margotzea abentura bat da. Paisaiaren ikuspegi pertsonala, koadro handiak, kolore indartsuak eta sormen askatasuna dira bere lanetako ezaugarri nagusiak, eta gaur egun, 72 urterekin, gazte garaian sentitzen zuen pasio bera jartzen du bere lanetan.
Bestalde, Sortzaileak atalak Mikel Gurrea zinemagile donostiarra izango du protagonista. Bartzelonan eta Londresen ikasi zuen, eta Foxes film laburrak egin zuen ezagun. Antzerkiaren munduan murgiltzea erabaki du, eta Soka antzezlana aurkeztu berri du, euskaraz. Martxoan, Donostiako DFeria jaialdian aurkeztuko du lana gaztelaniaz.
'EiTB Kultura Transit' ostegunetan izaten da ikusgai ETB1en eta ETB2n.
ETB2n.