Itxi

ETB1en eta ETB2n

Niña Coyote eta Chico Tornado, aste honetako 'EiTB Kultura Transit' saioan

EITB

Leer en Castellano

Saioak, gainera, Iñaki Dorronsoro zinemagile gasteiztarraren azkeneko filma aurkeztuko du, Plan de fuga.

EATE, "Niña Coyote eta Chico Tornado" bikotearen disko berria.

Aste honetan, Niña Coyote eta Chico Tornado taldeko kideak izango dira protagonista 'EiTB Kultura Transit' saioan. Eate da bikote donostiarraren azkeneko diskoaren izena eta euskarazko album onenari saria jaso berri du musika independentearen MIN sari banaketan.

2013 urtean igo ziren oholtza gainera lehen aldiz Ursula Strong eta Koldo Soret, Niña Coyote eta Chico Tornado taldeko kideak, eta hurrengo urteetan 200 kontzertu baino gehiago eman dituzte, bai Euskal Herrian zein atzerrian ere; Mexikon, Estatu Batuetan, Txilen eta Japonian, besteak beste. Egun hauetan Dabadaba aretoan jo dute 'EiTB Kultura Transit' saioaren kameren aurrean.

Bestalde, Iñaki Dorronsoro zinemagile gasteiztarra izango da ETBko saio kulturalaren bigarren protagonista. Bere bigarren filma estreinatuko du Dorronsorok asteburu honetan zinean: Plan de fuga. Publikoa entretenitzeko helburuarekin egindako thrillerra da, lapurreta batean oinarrituta. Bilbon eta Madrilen filmatutako pelikula da, eta Luis Tosar, Javier Gutierrez, Alan Hernandez eta Alba Galocha aktoreak dira protagonistak.

'EiTB Kultura Transit' ostegunetan izaten da ikusgai, ETB1en eta ETB2n.

ETB2n.

Informazio gehiago (1)