Itxi

ETB1en eta ETB2n

Malandain Ballet Biarritzen azken ikuskizuna, 'EiTB Kultura Transit'en

EITB

Leer en Castellano

Saioak dantza izango du ardatz: Eva Guerrero koreografoaren lana, dantza ikuskizun ezberdinak eta Dancer filmaren estreinaldia azalduko ditu, besteak beste.

Aste honetako 'EiTB Kultura Transit' saioak dantza izango du ardatz. Thierry Malandain izango da saioaren protagonista nagusia. Europako koreografo onenen artean dago, eta Malandain Ballet Biarritz, dantza klasikoa aro garaikidera moldatzen duen konpainia, zuzentzen du.

Noé ikuskizunarekin nazioarteko bira hasiko dute konpainiako 22 dantzarik. 'EiTB Kultura Transit' saioak euren egoitzan (La Gare du Midi) egingo die bisita, azken lana 600 ikasleren aurrean aurkezten ari diren bitartean. Malandainek 20 urte daramatza taldea zuzentzen, eta urte horietan arrakasta handia lortu du nazioartean. Biarritzen ere, publikoaren fideltasuna bereganatu du, 10.000 ikusle baititu urtero.

Bestalde, Sortzaileak atalak Eva Guerrero koreografo bilbotarraren azken lana ezagutuko du. Garazi Lopez de Armentia eta Aritz Lopez protagonista hartzen dituen El fin de las cosas lana Leioako Umore Azokan estreinatuko da aste honetan. Eva Guerrero ez ezik, hainbat dira euren lana Umore Azokan estreinatuko duten koreografoak.

Amaitzeko, hilabete honetan Euskal Herriko agertokietan estreinatuko diren Marta Graham AEBko konpainiaren eta B. Dance Taiwango konpainiaren ikuskizunen berri emango du saioak, baita Sergei Palunin dantzari ukrainarraren ibilbidea kontatzen duen Dancer filmaren berri ere.

'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)