ETB1en eta ETB2n
Gasteizko kultura alternatiboaren mapa, gaur, 'EiTB Kultura Transit' saioan
EITB
Horrez gain, Napoka Iria musika taldea izango da Sortzaileak atalean protagonista.
Orainaldian proiektuak Gasteizeko 80 toki ezberdinekin osatu du hiriko kultur alternatiboaren mapa. Hirian, kulturaren alde, lan egiten duten tokiak azaltzen ditu, eta eskuragarri dago Interneten.
'EiTB Kultura Transit' saioa Iñaki Landa kazetari eta proiektuaren sortzailearekin izango da, eta mapan agertzen diren hainbat toki bisitatuko ditu: Baratza, arte eszenikoak sustatzen dituen tokia; 30 urteko historia duen Zuloa liburutegia; ARTgia sormenerako gunea; Oihaneder euskarazko kultura eta aisialdirako zentroa; eta Orbain Kultur Ekartea, punk, rock eta musika alternatiboa sustatzeko topagunea.
Gaurko Sortzaileak atalean, Napoka Iria ziango da protagonista: Miren Narbaizak eta Ander Mujikak osatutako musika taldea. Bi ahots eta bi gitarrarekin doinu ilun eta indartsuak sortu dituzte, 10 urtez luzatu den ibilbidean. Eta baita bi disko ere: Lehertarazi edifizioak eta Arnasten ikasteko berriz.
Azken bi urteotan kontzerturik eskaini gabe egon ostean, taldea desegitea ematea erabaki du bikoteak. Uztailaren 7an Eibarko Coliseo Antzokian izango da agurraren emanaldia. Atzera begirakoa egin, eta ate hori ixteak ematen dien aukerez hitz egin dute saioan.
'EiTB Kultura Transit' ostegunetan izaten da ikusgai ETB1en eta ETB2n.
strong>.