ETB1en eta ETB2n
Itziar Okariz artistaren azken erakusketa, gaur gauean, 'EiTB Kultura Transit' saioan
EITB
Gainera, Pelax taldearen musika ezagutuko dute.
Itziar Okariz artistak 'I Never Said Umbrella' erakusketa ireki berri du Tabakaleran. Bere ibilbideko lan historikoez gain, berriki sortutakoak ere biltzen ditu bertan. Bere lanaz, artea ulertzeko moduaz eta artelanen zentzuaz hitz egingo du aste honetako 'EiTB Kultura Transit' saioan.
Bestalde, Pelax proiektua ezagutuko dugu. Unai Pelayok duela hamar urte baino gehiago bakarka abiatu zuen proiektua. Hiru disko ditu jada kalean, Andoni Olaetxea, Iker Vazquez eta Iñigo Ozaetarekin batera grabatutakoa azkena. 'Talkak egiten du didaktika' kolpeen irakaspena aldarrikatzen duen rock-and-roll bizia da, zuzenekoetan indartu eta puzten dena, hori baita, taldekideen esanetan, musikarien esentzia, zuzenekoa bera.
'EiTB Kultura Transit' ostegunetan izaten da ikusgai, ETB1en eta ETB2n.