Kargatzen...
Itxi

Gaur

Daniel Calparsoro, Paxkal Irigoyen eta Koldo Soret 'EiTB Kultura Transit'en

A.E.| EiTB

Leer en Castellano

Gaurko saioan musika eta zinema izango dira proposamen nagusiak.

Daniel Calparsororen zinemagilea

Ostegun honetan, 'EiTB Kultura Transit' saioan, Daniel Calparsoro zinemagilea, Koldo Soret musikariaren gomendio kulturalak eta Paxkal Irigoyen musikari eta sortzailea izango dituzte protagonista.

Daniel Calparsoro zuzendari donostiarrak El aviso film berria estreinatu behar du. Estreinaldia eta azken hilabeteetan Euskadiko Filmategiak horren lanari buruz antolatu duen atzera begirakoa aitzakia gisa hartuta, zuzendariarekin hitz egin dute 'EiTB Kultura Transit' saioan.

Niña Coyote eta Chico Tornado bandan buru-belarri lanean dabil Koldo Soret, baina horrez gain makina bat talde eta musikari ditu barruraino sartuta. 'EiTB Kultura Transit' saioko zakutik zeintzuk atera dituen jakin nahi? Aurrerapen gisa: rock-and-roll melodiak dira nagusi. Musikaz gain, bere film eta liburu kutunak zein diren ere esango digu.

Sortzaileen atalean, Paxkal Irigoyen musikari garaztarrarekin egon dira. Disko berria kaleratu du: Kontsumo produkto. Larzabaleko bere etxean elkartu dira, eta etengabe berrasmatzen dituen kantuekin jolasean harrapatu dute. Hamaika norabidetan sakabanatzen dira Irigoyenen doinuak. Besteak beste, folketik, techno popetik eta esperimentaziotik dute bere bakarkako bigarren lana osatzen duten hamar kantuek.

Informazio gehiago (1)