Itxi

ETB1en eta ETB2n

Zinemako jantziez arituko dira, gaur gauean, 'EiTB Kultura Transit' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Saioa Lara, Joseba B. Lenoir eta Nagore Legarreta izango dira saioaren protagonistak

Saioa Lara zinemako jantzi-diseinatzailea Goya saria jasotzen. Argazkia: EFE

Saioa Lara zinemako jantzi-diseinatzailea, Nagore Legarreta argazkilaria eta Joseba B. Lenoir musikaria izango dituzte gaur gauean 'EiTB Kultura Transit' saioaren argipean.

Saioa Lara zinemako jantzi-diseinuen arduradunak Goya saria irabazi zuen Handia pelikulan egindako lanarengatik. Soinujolearen semea pelikulako jantzien ardura du orain. Euskal Telebistako saioko lantaldea filmazioan izan da Saioaren lana bertatik bertara ezagutzeko.

Nagore Legarreta dugu aste honetako Sortzailea. Formatu ezberdinak dituzten kamera estenopeikoak sortu eta haiekin egiten ditu argazkiak. Argazkilaritza esperimentalean du interesa, eta istripuek lanketarako bide berriak irekitzen dituztela uste du. Emakumeen gorputzak ardatz dituen Hysteron eta Indian sortutako Suzko irudiak lanak erakutsi dizkigu. Nepaldik itzuli berritan, bertan ateratako argazkiak errebelatzen harrapatu dugu.

Asteroko kultur gomendioak, azkenik, Joseba B. Lenoir musikariaren esku. Gasteizko Hala Bedi irratian egon dira berarekin. Besteak beste, Rowland S. Howard eta Bilboko Serpiente taldeen lanak atera ditu 'EiTB Kultura'ko zakutik. Filmetan, berriz, klasiko bat: Jim Jarmuschen Night on Heart.

'EiTB Kultura' ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en eta ETB2n.

Informazio gehiago (2)