Itxi

Gaur, ETB1en eta ETB2n

Berri Txarrak taldearekin azken birako lehen kontzertuan, 'EiTB Kultura Transit'en

EITB

Leer en Castellano

Saioak Miren Gabilondo aktorearen kutunak ere bilduko ditu, eta Ura Iturralde argazkilariaren lana ezagutzeko aukera emango du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Berri Txarrakek dagoeneko hasi du bere azken bira taldea eteteko erabakia hartu eta gero. 'EiTB Kultura Transit' saioak birako lehen kontzertua eman aurretik hitz egin du taldeko kideekin Gernikako Astran. Taldearen etenaldia iragarri aurreko sentsazioez, zaleen erantzunaz, beraien ibilbidean lortutakoaz, denen begiradapean egoteaz zein kritikatu zaizkien erabakiez aritu dira. 'EiTB Kultura Transit' saioa lehen kontzertu jendetsu horren lekuko ere izango da.

Horrez gain, Miren Gabilondo aktorearen kutunak ezagutuko ditu Victoria Eugenia antzokian. Agertokiaren erdigunetik, bere gustuko liburu, musikari eta filmez hitz egingo du. John Cassavetes zuzendariaren filmografiaz, Samuel Becketten idatziez eta Ainara Legardon eta Mikel Laboaren musikaz arituko da, besteak beste.

Amaitzeko, Ura Iturralde argazkilari tolosarra izango da Sortzaileak ataleko protagonista. Baffest jaialdiko irabazlea izan da, eta Barakaldon ospatzen den emakume argazkilarien jaialdian du erakusketa, 'Hidden Iran' deiturikoa. Teheranen ateratako argazkiak ikus daitezke bertan, hiriburuko LGTB komunitatea erretratatzen duten irudiak. Ezkutuko, zigortutako eta estigmatizatutako azpimundu hori irudikatzen dutenez gain, eta bidaiari amorratua izanik, Cuban edo Bolivian ateratako argazkiak ere erakutsiko ditu Iturraldek.

'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en eta ETB2n. Emanaldia eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango da.


Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)