ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en
David Perez Sañudoren 'Ane' pelikulaz, gaur gauean, 'EiTB Kultura' saioan
EiTB
Jai Tiruriru taldea, Andoni Tolosa Morau idazlea eta Bilboko Sutan espazioa ere hartuko dituzte protagonista.
'EiTB Kultura' saioa Ane pelikularen filmazioan izan da, Gasteizko Errekaleor auzoan. David Perez Sañudoren lehen film luzea da, eta Ane izeneko neska baten desagerpena kontatzen du.
Horrez gain, zeramikarekin lan egiten duen Sutan espazioa bisitatu dute Bilbon, Maiatzaren 2ko kalean, Jai Tiruriru taldea ezagutuko dute eta Andoni Tolosa Morau idazlearen kultur gomendioak bilduko dituzte.
'EiTB Kultura' saioa ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.