Kargatzen...
Itxi

ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en

Jesus Mari Lazkanoren estudioa bisitatuko du gaur gauean 'EiTB Kultura' saioak

EiTB

Leer en Castellano

Bilboko Arte Ederren Museoa, Iban Sainz grabatzailea eta Idurre Eskisabel kazetari eta antropologoa izango dira aste honetako beste protagonistak.

Jesus Mari Lazkano EiTB Maratoian. Argazkia: EiTB

Jesus Mari Lazkano artista izango da 'EiTB Kultura' saioaren aste honetako lehen erreportajeko protagonista. Urdaibain duen estudiora joango dira bere margoak nola egiten dituen ikustera. Horrez gain, Bilboko Arte Ederren Museoan izango dira, Parisko Modaren Museoak utzitako Rei Kawakuboren jantzia ezagutzen. 

Idurre Eskisabel kazetari eta antropologoaren kultur gomendioek eta Iban Sainz grabatzailearekin izandako hizketaldiak osatuko dute saioa.

'EiTB Kultura' saioa ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.

 

Informazio gehiago (2)