ETB1en eta ETB2n
Miren Gaztañaga eta Erika Olaizola aktoreak, aste honetako 'EiTB Kultura' saioan
EiTB
'Stereo' eta 'Panpina' beren bakarkako lanez hausnartuko dute bi aktoreek.
Miren Gaztañaga eta Erika Olaizola aktoreak elkartu dituzte aste honetako 'EiTB Kultura' saioan, Stereo eta Panpina beren bakarkako lanez hausnartu dezaten.
Erika Olaizolak Panpina antzezlana estreinatu du udazkenean, eta Miren Gaztañagak duela hamar urtetik taularatzen du Stereo. Bi lanek hainbat elementu komun dituzte, eta horiek sortzeko prozesuaz eta aktore bezala eurengan izan duten eraginaz jardungo dira.
Horrez gain, Kepa Errasti aktoreak bere kultur proposamenen berri emango du Tolosako TOPICen. Garazi Navas eskusoinu-jotzailearen musika ere izango dute saioan entzungai, eta, amaitzeko, Jokin Oregi Sortwo artistaren lana ezagutuko dute Bergaran.
'EiTB Kultura' ostegunean izango da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.