ETB1en eta ETB2n
Itxialdi egoerarako sortzaileen kultur proposamenak, gaur, "EiTB Kultura"n
EiTB
Hainbat protagonistak euren musika, zinema eta literatur gomendioak eskainiko dituzte itxialdi egoera honi aurre egiten laguntzeko.
Gaur gauean, "EiTB Kultura" itxialdi egoerara egokituko da, eta kultur sortzaileei eskatuko die, bakoitza bere etxetik, egoera honi aurre egiteko musika, zinema eta literatur proposamenak bidaltzeko.
Datozen asteetan horrela egingo dute "EiTB Kultura" saioa, eta lehen gonbidatuek dagoeneko bidali dituzte euren gomendioak. Erika Olaizola aktoreak, Ramon Zabalegi ilustratzaile eta diseinatzaileak, Zaloa Urain Kokein taldeko abeslariak, Urgatz musika taldeko kideek eta Arriguri ikus-entzunezkoen taldeko lagunek hartu dute parte lehen saioan.
"EiTB Kultura" ostegunetan izaten da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.