ETB1en eta ETB2n
Euskal sortzaileen kultur proposamenak etxetik, gaur, "EiTB Kultura"n
EiTB
Jon Garaño, Nahia Zubeldia, Ane Pikaza eta Iseok euren musika, zinema eta literatur gomendioak eskainiko dituzte itxialdi egoera honi aurre egiten laguntzeko.
Aurreko astean bezala, "EiTB Kultura" saioak euskal sortzaileen kultur proposamenak bilduko ditu, eta bakoitzak bere etxetik, itxialdi egoerari aurre egiteko musika, zinema eta literatur gomendioak bidaliko dituzte.
Aste honetako gonbidatuak honako hauek izango dira: Jon Garaño zine zuzendaria, Lumi musika taldeko Nahia Zubeldia, Ane Pikaza aktorea eta Iseo (Leire Villanueva) musikaria.
"EiTB Kultura" ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.