Kargatzen...
Itxi

ETB1en eta ETB2n

Irati Urrestarazu artistaren lana, gaur gauean, "EiTB Kultura" saioan

EiTB

Leer en Castellano

Gainera, Josu Goikoetxea kazetariaren kultur proposamenak, Ibai Maritxalar margolariaren lana eta Abereh-ren musika ezagutuko ditu saioak.

EiTB Kultura.

Gaur, "EiTB Kultura" saioan, Irati Urrestarazu artistaren lana ezagutzera joango dira Zorrotzaurreko Artiachen lantegi zaharrera. Iratiren lana ikusteaz gain, laster erakusketa-areto izango den espazioan barrena ibiliko dira. 

Horren ondoren, Josu Goikoetxea kazetari, idazle eta bertso-saioetako gai-jartzailearen kultur proposamenak entzungo ditugu Muruetan eta Gernikan.

Ibai Maritxalar margolariaren estudioan ere egingo dute sartu-irtena, bere kolorez beteriko margolanak ezagutzeko.

Abereh-ren musika entzunez bukatuko da aste honetako saioa.

"EiTB Kultura" ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)