23:30ean
Itzulpengintzari buruz, gaur gauean, "EiTB Kultura" saioan
EITB
Itzulpengintza, Lander Otaolaren kultur proposamenak, "Oilasko hegalak" liburua eta Zuhar Iruretagoienaren azken lana izango ditu hizpide aste honetako saioak.
Gaurko "EiTB Kultura" saioak lau proiektu berri aurkeztuko dizkigu.
Itzulpengintzaz hitz egiteko batuko ditu Ana Morales eta Josu Zabaleta itzultzaileak, eta haiekin batera hasiko dute osteguneko saioa.
Ondoren, Lander Otaola aktoreak bere gustuko pelikula, disko eta liburuen berri emango digu.
Eider eta Arrate Rodriguezek Oilasko hegalak liburua aurkeztuko dute, izan ere, azaroan argitaratu zuten Erein argitaletxearen eskutik, eta prozesu hori izango dute hizpide.
Saioa amaitzeko, Zuhar Iruretagoiena artistarekin bere lanaz arituko dira.
"EiTB Kultura" saioa ostegunetan izaten da ikusgai, 23:25ean ETB1en eta 00:30ean ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitzeko aukera dago.