23:30etik aurrera ETB1en
Niño de Elche musikariarekin izango da gaur gauean "EITB Kultura"
EITB Media
Horrez gain, Bilboko Aire arte-galeria ere bisitatzeaz gain, Amaia Lasa itzultzaile eta idazlearekin eta Ander Peretz ilustratzailearekin bilduko da saioa.
Ostegunero legez, "EITB Kultura" saioak kultur proposamen berriak ekarriko ditu gaur. Alde batetik, Niño de Elche musikari valentziarrarekin izango da saioa; izan ere, egonaldi artistikoa egin berri du Donostiako Tabakaleran.
Horrez gain, Bilboko Aire arte-galeria ere bisitatuko du programak, besteak beste, Arte Ederretako ikasleen lanei egiten baitiete lekua bertan.
Amaia Lasa itzultzaile eta idazleak bere liburu, disko eta pelikula kuttunen berri emango du.
Eta, bukatzeko, Ander Peretzen estudioan izango da programa, ilustratzaile eta animatzailearen lana gertutik ezagutzeko.
"EITB Kultura" 23:30etik aurrera izaten da ikusgai ETB1en, eta 01:00etatik aurrera, ETB2n. Gainera, eitb.eus atarian ere izaten da ikusgai.