ETB1en eta ETB2n
Hannot Mintegiaren 'Moxal' bakarkako proiektua, gaur gauean, "EITB Kultura" saioan
EITB Media
Bestalde, 'Uholdeak' egitasmoaren berri emango dute, Oki Moki taldearen emanaldia eskainiko dute eta Dani Fano izango dute mintzalagun.
Moxal da Hannot Mintegiaren bakarkako proiektua, Zaldikatu (2019) eta Arrebetxe (2020) diskoak kaleratu ostean. "EITB Kultura" saioa Gernikako musikariarekin elkartuko da, gaur gauean, haren musikaz aritzeko.
Ondoren, Uholdeak proiektuaz arituko dira. Arte garaikidea Nafarroako herrietara eramaten ari dira, eta horren arduradunak Tafallan direla hitz egingo dute saioarekin.
Bestalde, Dani Fano marrazkigile eta komikigileak bere kultur proposamenen berri eman du.
Bukatzeko, Paula Estevezek eta Aritz Aranburuk osatzen duten Oki Moki taldearen emanaldia eskainiko du "EITB Kultura" programak.
"EITB Kultura" saioa ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en (23:30) eta ETB2n (00:50), eta eitb.eus-en ere ikus daiteke.