ETB1en eta ETB2n
Artea, diseinua, zinema eta antzerkia, gaur gauean, "EITB Kultura" saioan
EITB Media
Telmo Esnalen 'Urtzen' filma; Izan Sampedroren Malestudio proiektua; Koldo Olabarriren kultur proposamenak eta Jone Bengoaren azken antzezlana ezagutuko ditu saioak.
Gaurko "EITB Kultura" saioak, hasteko, Malestudio proiektua ezagutuko du, Izan Sampedrok bere sormenari bide emateko sortu zuen egitasmoa, hain zuzen ere. Bere margo, ilustrazio eta diseinuak biltzen ditu.
Bestalde, Urtzen pelikula estreinatu du Telmo Esnal zinegileak eta filmaren zati bat erakutsiko du aste honetako "EITB Kultura"n.
Horrez gain, Koldo Olabarri aktoreak bere kultur proposamenak eskainiko ditu Bilboko Amasté espazioan.
Amaitzeko, Jone Bengoa antzerkigilea Gasteizko historiari begiratzen dion obra sortzen ari da. Prozesuaz hitz egingo du saioan, Gasteizko Baratza Aretoko Zurrunbilo jaialdian estreinatu aurretik.
"EITB Kultura" ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.