Itxi

ETB1en eta ETB2n

'Ilargi guztiak' pelikula hizpide, gaur gauean, "EITB Kultura" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Melenas musika taldearen doinuak eta Jugatx Astorkia artistaren lana ere izango dituzte mintzagai.

'Ilargi guztiak' pelikularen filmaketaren irudia

Estreinatu berri den Ilargi guztiak filma izango dute hizpide gaur "EITB Kultura" saioan. Igor Legarreta pelikularen zuzendariarekin izango dira, eta lanaren zati bat ere erakutsiko die zinemagileak.

Melenas laukote iruindarrak, bestalde, bere lokaleko ateak irekiko dizkie, eta bertan musika taldearen doinuak entzuteko aukera izango da.

Horrez gain, Jugatx Astorkia artistaren lana ekarriko digu "EITB Kultura" programak. Argiak sortzen dituen efektuen inguruan lan egiten du Jugatxek.

Azkenik, Antxiñe Mendizabal idazle eta editoreak bere kultur proposamenen berri emango du.

"EITB Kultura" ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)