Kargatzen...
Itxi

ETB1en eta ETB2n

Prekariart taldearen "Arazoak paradisuan" erakusketaz, gaur, "EITB Kultura"n

EITB Media

Leer en Castellano

Metal Fabrika jaialdia, Ismael Manterolaren gomendioak eta Sonic Trash taldea, gaurko edukien artean.

EITB Kultura. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Hasteko, artisten prekarietatea aztergai duen Prekariart ikerketa taldeak egunotan martxan jarri duen "Arazoak paradisuan" izeneko erakusketaz arituko da "EITB Kultura" saioa. Euskal Herriko Unibertsitateari (EHU), Deustuko Unibertsitateari, Salamancako Unibertsitateari eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalari (UNED) atxikitako ikertzaileek eta artistek osatutako ikerketa-proiektua da Prekariart.

Bestalde, Metal Fabrika jaialdia ere ezagutuko du "EITB Kultura" saioak. Metal kontzertuak antolatzen dituzte eta podcast bat ere badute martxan.

Ondoren, Ismael Manterola arte kritikari, irakasle eta idazleak bere kultur proposamenen berri emango du.

Bukatzeko, Sonic Trash taldearekin estudiora sartuko dira.

"EITB Kultura" ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.

 

Informazio gehiago (2)