Kargatzen...
Itxi

ETB1en eta ETB2n

Skakeitan taldekoekin estudioan, gaur gauean, "EITB Kultura" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Bestalde, zinemaldiko filmak, Uxue Razkin editorea eta IKARASSen metala ere izango dituzte saioan.

Skakeitan

Zinemaldiko pelikula garrantzitsuenei errepasoa egingo dio "EITB Kultura" saioak gaur gauean. Donostiaraino gerturatuko dira horretarako, eta bide batez, Egia auzoko Txondorra kultur gune autogestionatutik pasatu dira, bertan abiatutako egitasmoen berri emateko.

Bestalde, Skakeitan taldekoak estudiora sartuko dira eta "EITB Kultura" saioa taldekideekin elkartuko da proiektu berriaren nondik norakoak ezagutzeko.

Bestalde, Uxue Razkin EREIN argitaletxeko editore berriak bere kultur proposamenak eskainiko ditu.

Bukatzeko, IKARASSen post metalaren gainean jardungo dira. Galdakao eta Durangoko taldeak urteak eman ditu soinu propioa bilatzen, aurkitzen eta definitzen, introspekzioa ardatz hartuta.

"EITB Kultura" ostegunetan izaten da ikusgai, ETB1en (23:35ean) eta ETB2n (00:35ean).

Informazio gehiago (1)