Itxi

EITB pilotaren etxea

Sagardoaren Txapelketaren ikusgarritasuna eta zirrara, "Erremontari" saioaren laugarren denboraldian

EITB MEDIA

Leer en Castellano

EITBren babesarekin urtez urte sendotuz doan lehiaketa nobedadez josita dator: aurten ostegunetan jokatuko dira partidak, finala izan ezik; pilotari guztiek pultsometroa eramango dute; eta bikote bakoitzak kapitain bat izango du, kirol esparruko aditu bat, bikoteari laguntza emango diona.

Your browser doesn’t support HTML5 video

"Erremontari" saioaren denboraldi berria hasiko da gaur ETB1en eta eitb.eus-en, Sagardoaren Txapelketaren laugarren edizioa ardatz hartuta. Erremontearen katedrala den Hernaniko Galarretatik, pilota modalitatetik basatienarekin eta ikusgarrienarekin gozatzeko aukera izango dugu ohiko lantaldearen eskutik: Iñigo Aiestaran, Elena Azpeitia, Manuel Arrizabalaga Matxin eta Iñaki Agirre Gaztelu esatariak. Gainera, iaz bezala, Erremontari izeneko abatarrak hurbilduko dizkio lehiaketaren xehetasunak publikoari pilotalekuan bertan eta EITBko emanaldietan.

Duela lau urte sortu zenetik EITBren babesa izan duen proiektua sendotuz doa; teknologia berriez baliatuta, kirol arin eta dotore honen ikusgarritasuna eta zirrara ikus-entzuleei helaraztea da helburua. Aurten, kaskoan jarrita dituzten kamerez gain, pultsometroak eramango dituzte 12 pilotariek. Aurreko edizioetan bezala, gainera, kamerak egongo dira pilotalekuko hainbat toki estrategikotan, emanaldien bidez kantxa barruko ikuspegia jasotzeko.

Aurtengo ekitaldiak dakarren beste nobedade bat izango da parte hartuko duten sei bikoteetako bakoitzak kapitain baten laguntza izango duela (kirol esparruko adituak); kapitain horrek aurreko edizioetako entrenatzailea ordezkatuko du. Gainera, urtero lez, bikote bakoitzak sagardotegi baten izena hartuko du.

Pilotariak

Bideoak (3)

Informazio gehiago (1)