Kargatzen...
Itxi

22:15, ETB1en eta online

Marketing plana egiten hasiko dira, gaur gauean, 'Eskamak Kentzen'en

Leer en Castellano

Atuna hobeto eta gehiago saltzeko helburuari helduko diote kontserberako neskek. Bitartean, Malenek arazoak izango ditu etxean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Sortzen dituzten produktuak hobeto saltzeko marketing plana martxan jarriko dute 'Eskamak Kentzen' telesailaren seigarren atalean. Bestetik, Malenek ere arazoak ditu eta Itziarren etxera joan beharko du bizitzera.

Il Tre Velieri atuna ez dela supermerkatuetan goi mailako beste atunekin batera saltzen konturatu da Itsaso. Hori dela eta, egiten duten produktua hobeto eta gehiago nola saldu pentsatzen hasi da eta marketing estrategia bat egitea erabakiko du. Mota guztietako ekintzak okurrituko zaizkie neskei salmentak hobetzeko.

Bestalde, Malenek, eskabetxerako gazteenak, arazoak ditu familian eta etxetik alde egin du. Lehendabiziko uneak kontserberan eman ditu, baina ondoren Itziarrek bere etxeko ateak zabaldu dizkio. Hala ere, elkarbizitza ez da erraza izango bi nesken artean.

Gaur izango da ikusgai 'Eskamak Kentzen' telesailaren 6. atala eitb.eus-en eta ETB1en. Orain arteko atal guztiak, EiTB Nahieran-en aurkitu daitezke.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)