Kargatzen...
Itxi

Gaur, 22:15ean

Matias arrantzara joango da ekaitzaren erdian 'Eskamak Kentzen'en

A.A. | EiTB

Leer en Castellano

Eguraldi txarraren ondorioz, ezin da arrantzara joan eta eta ez dago lanerako arrainik. Matiasek, ordea, ezingo dio bere buruari lehorrean eutsi. Bestetik, neskek azterketa medikua izango dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eguraldi txarraren ondorioak pairatuko dituzte gaurko atalean 'Eskamak Kentzen'en. Hala ere, Matiasek arrantzara irtetea erabakiko du.

Badira egun batzuk oso eguraldi txarra egiten duela. Euria eta ekaitza gelditu gabe ari ditu. Ondorioz, inork ezin du arrantzara joan eta ez dago lanik kontserba-lantegian. Neskek ideia berri bat izango dute: kroketak eta janari prestatua egingo dute saldu ahal izateko. Eta hara! Uste zutena baino ideia hobea izango da.

Matiasek ordea, ez du konponbiderik aurkitzen eguraldi txarraren aurrean. Baina ezin dio bere buruari lehorrean eutsi eta itsasoratzea erabakiko du. Elenak, ahaleginak egingo baditu ere, ez du lortuko senargaia gelditzea.

Bestetik, kontserba-lantegiko neskei medikuaren azterketa pasatzea tokatuko zaie. Eta nolako medikua bidaliko dien aseguru-etxeak! Nerea erabat txoratuko da berarekin; Aitorrekin duen harremana haizea hartzera bidaliko ote du?

22:15etik aurrera izango da ikusgai 'Eskamak Kentzen'en 9. atala eitb.eus-en eta ETB1en.

 

 

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)