Itxi

22:15ean, ETB1en eta online

Kontuak enbargatuko dizkiete, gaur, 'Eskamak Kentzen'en azken atalean

A.A. | EiTB

Leer en Castellano

Denboraldi honetako azken atalean, Matiasek Islandiara joan nahi du, Elena ados ez egon arren, eta Garbik ezusteko galanta hartuko du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Kontuak enbargatu eta lan-erregulazioa egitera behartuko dituzte "Eskamak Kentzen" telesailaren denboraldi honetako azken atalean. Bestalde, Garbik sekulako nahigabea hartuko du.

Il Tre Velieri kontserba-lantegiko kontuak txarrak dira oraindik, eta, beraz, Genarok lantegia ixteko beste ahalegintxo bat egingo du. Oraingoan, epaile baten aginduz, kontu korronteak enbargatuko dizkiete, eta lan-erregulazioko espediente bat egin beharko dute: hiru langilek kalera joan beharko dute. Itsasori egokituko zaio hiru langile horiek nortzuk izango diren erabakitzea.

Matiasek Islandiara joatea besterik ez du buruan. Elenak berarengandik urruntzeko hartu du erabakia, horren ustez. Itsasorekin ikusi zuen Matias, eta susmo txarra hartuta dago.

Garbik, ordea, sekulako nahigabea hartuko du. Bera konturatu gabe, Albertorekin maitemintzen ari da, hari buruz ia ezer ez badaki ere. Baina bizitzak ezusteko galantak ematen ditu.

Horrez gainera, gero eta gutxiago falta da Itsasoren haurra jaiotzeko, eta oraindik ez du ezer prestatu. Beraz, amak eta amonak laguntzea erabakiko dute.

Hori guztia eitb.eus-en eta ETB1en izango da ikusgai gaur, 22:15etik aurrera. Orain arteko atal guztiak EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)