Itxi

22:30ean

Haurren lehen irteera, gaur gauean, "Etxekoak" telesailean

EiTB

Leer en Castellano

Aitorrek eta Nereak nola bizi izan duten azalduko diete Iñakiri eta Arantxari.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Konfinamenduak aurrera jarraitzen duenean, egoera berezi honek sortzen dituen arazoak jasaten jarraituko dute "Etxekoak" saioko protagonistek gaurko atalean. Asteburuan, umeek kalera irteteko aukera izan dute lehen aldiz, eta Aitorrek eta Nereak nola bizi izan duten azalduko diete Iñakiri eta Arantxari. Gainera, Maleni hortza erori zaio, eta Agirre saguari eskutitza idatzi dio, gurasoentzat arazo bihurtuko dena.

Familian, gainera, beste ezusteko bat jasoko dute: Izaro ez da bakarrik bizi Bartzelonan, eta aste honetan bere bikotekidea aurkeztuko die denei. Bitartean, Xanti aitona sexting munduan sartuko da Loliri mezuak bidaltzeko asmoz.

Bestetik, Unai larrituta dago, bere amari konfinamendua luze egiten ari zaion susmoa baitauka, eta bere tristezia arintzeko zerbaiten bila arituko da. Maria arazoetan sartuko da mezulari batek okerreko paketea eman ondoren.

"Etxekoak" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)