22:30ean
Hauteskundeen berri izango dute "Etxekoak" telesaileko protagonistek gaurko atalean
EiTB
Gainera, Aste Nagusiak bertan behera gelditu direla jakingo dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
"Etxekoak" telesailaren gaurko atalean, hauteskunde deialdiaren berri izango dute protagonistek, eta, aldi berean, Aste Nagusiak bertan behera gelditu direla jakingo dute.
Bestetik, Iñakik eta Arantxak hotel bat erreserbatu dute bertan gaua pasatzeko eta Nereak lanera itzultzea eskatuko du, etxean lan egiteaz nazkatuta. Bitartean, Maria arropa erostera irtengo da eta, arau berriak direla medio, nahi baino arropa gehiago erosiko du.
Gainera, Izarok ezingo du etxeko bakardadea jasan eta erabaki bat hartu beharko du: Mireiari itzultzeko eskatu edo bere horretan jarraitu. Xantik, aldiz, Lolirekin elkartzeko planak egiten jarraituko du.
"Etxekoak" telesailaren zazpigarren atala, gaur, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.