Itxi

Atal berriak

ETB1ek gaur estreinatuko du "Etxekoak" telesailaren bigarren denboraldia

EiTB

Etxeko bideodeiez gain, fikzioaren tramak udako bazter tipikoetan garatuko dira: hondartza, campinga, terrazak, mendia...

Your browser doesn’t support HTML5 video

Konfinamenduan zehar zortzi atal eskaini eta gero, Euskal Telebistako "Etxekoak" telesailak bigarren denboraldiari ekingo dio. Gaur estreinatu eta igandero atal berri bat eskainiko du ETB1ek, gaueko ordutegi nagusian.  

Denboraldi berri honetan, protagonista gisa eta rol nagusietan dagoeneko ezagunak diren aktoreak ikusiko ditugu. Olatz Ganboa, Mikel Losada, Ylenia Baglietto, Miren Gaztañaga, Joseba Usabiaga, Iker Galartza, Kandido Uranga, Miren Gojenola, Mikel Laskurain eta Miren Arrieta antzezleek osatzen dute lan talde nagusia. Gainera, aktore berriak ere elkartuko zaizkie; Ramon Agirre eta Egoitz Sanchez ikusi ahal izango ditugu, besteak beste.

Atal sorta berri honetan, protagonistek etxetik egiten dituzten bideodeiak ikusteaz gainera, oporrak nola biziko dituzten erakutsiko du telesailak. "Etxekoak" fikzioaren tramak udako bazter tipikoetan garatuko dira: hondartza, campinga, terrazak, mendia...  Itxialdiaren osteko "normaltasun berriak" garrantzia handia izango du telesailak jorratuko dituen istorioetan.

Jabi Elortegi izango da oraingoan ere Pausokak ekoizten duen telesailaren zuzendaria. Iker Laurobak lehen denboraldirako sortutako abestiaren moldaketa egin du oraingoan, eta uda parterako aproposagoa den doinua prestatu du.

"Etxekoak" telesailaren atal berriak, igande gauero, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)