Itxi

22:00etan

Istorio dibertigarri berriak, gaur gaueko "Etxekoak Udan" saioan

EiTB

Leer en Castellano

Mariak maitemindu dela aitortuko die lagunei, Arantxa eta Iñaki kanpinean konfinatuta egon beharko dira, eta Aitorrek sorpresa bat prestatuko dio Nereari.

"Etxekoak udan" telesailaren protagonistak. Argazkia: EiTB

Igande honetako "Etxekoak Udan" saioan, bere harremana suspertzeko asmoarekin, Aitorrek sorpresa bat prestatu dio Nereari: look aldaketa bat egin du. Hori bai, batzuetan gauzak ez dira nahi bezala ateratzen eta ile mozketa berriak lagunen barrea sortaraziko du.

Bestalde, Iñakik eta Arantxak berri txarrak jasoko dituzte kanpinean: positibo kasu batzuk eman dira bertan eta konfinatuta gelditu beharko dira, atera ezinik eta Joxean bizilagun "aprobetxategia" alboan dutela.

Mariak ezusteko aitormena egingo die lagunei: bere bizitzan lehen aldiz erabat maiteminduta dago eta beldur da. Ez du sekula epe luzeko harremanik izan eta orain beldur da. Bihotza apurtuko al dio Unaik?

Eider ere lur jota dago. Bere alabak "ama" hitza esan du lehen aldiz. Arazoa da ez diola berari esan, Izarori baizik.

Bukatzeko, familiako kideek eta ikusleek Loli ezagutzeko aukera izango dute.

"Etxekoak Udan" igande honetan izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)