Itxi

22:15ean

Espainia hizpide, gaur gauean, 'Euskalduna Naiz eta Zu?' saioan

AE.|EiTB

Leer en Castellano

Espainiarekiko zein iritzi eta jarrera dugun azalduko dute hainbat aurpegi ezagunek eta kaleko jendeak asteazkeneko saioan.

Gaurko 'Euskalduna Naiz, eta Zu?' saioan, Espainiaz arituko dira. Zein iritzi eta jarrera ditugu euskaldunok Espainiarekiko? Zer da 'España' hitza entzunda burura etortzen zaigun lehen gauza? Ezberdinak al gara euskaldunak eta espainolak? Gustuko al dugu Espainian ibiltzea? Nortasun arazorik sortzen al digu horrek guztiak? Horretarako, adin ezberdinetako 20 aurpegi ezagunek beraien esperientziak eta anekdotak kontatuko dituzte saioan.

Euskal Herriko etxe askotan errepikatzen diren eszena barregarriei esketx bidez aterako diete punta. Horrez gain, 'Katixa' youtuberraren mihi zorrotzak eta marrazkiek geure buruari barre egiteko motibo asko emango dizkigute.

'Euskalduna Naiz, eta Zu?' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)